Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2017ko azaroaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5499

EDIKTUA, 431/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 431/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Limite 24 S.L.k eskatuta, William Daniel Avalos Fernandezen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

227/2017 EPAIA.

Epailea: Ignacio de la Mata Barranco.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko irailaren hogeita bosta.

Alderdi demandatzailea: Limite 24 S.L.

Alderdi demandatua: William Daniel Avalos Fernandez.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Límite 24 S.L. merkataritza-sozietateak aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, William Daniel Abalos Fernández jauna kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera: 1.080 euro, eta legezko interesak, bi puntu gehituta ebazpen honen egunetik aurrera. Prozeduraren kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

William Daniel Avalos Fernandez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hogeian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala