Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5472

IRAGARKIA, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren aginduak jakinarazten dituena; agindu horiek Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2017ko ekainaren 27ko Aginduaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoak ezesten dituzte.

Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Halaber, honako ohartarazpenak egiten zaizkie:

1.– Aginduen testu osoa eskuragarri dute interesdunek Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Agindu horiek bukaera ematen diote administrazio-bideari, eta, kontra egiteko, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala