Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5467

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, Justizia Konponarazlearen Zerbitzuko (JKZ) prestazioak burutzeko zerbitzu-kontratua lizitatzeko deialdia egiten duena (A-011-DTJ-2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lan eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 1 – F solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 84 96.

5) Faxa:

6) Helbide elektronikoa: mi-mendeznunez@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko abenduaren 13a.

d) Espedientearen zenbakia: A-011-DTJ-2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Justizia Konponarazlearen Zerbitzuko (JKZ) prestazioak burutzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

d) Gauzatzeko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoko barruti judizialetan burutuko dira lanok, Lan eta Justizia Sailak zerbitzua emateko gaitutako bulego judizialetan, hain zuzen ere. Lurralde historikoetako hiriburuetan eta Barakaldon kokatuta dauden bulegoak JKZaren bulego nagusi eta iraunkorrak dira.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 3 urte.

f) Luzapenaren onarpena: bai, 3 luzapen, bakoitza urte batekoa.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 85312310-5 eta 85312320-8.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 4.290.000,00 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko garbia 1.950.000,00 euro. Zenbateko totala: 2.145.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa (%): esleipenari dagokion zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:

Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa:

Betekizuna(k): aurreko hiru (3) urteetako batean (2014an, 2015ean edo 2016an) urteko negozio-bolumenak 500.000,00 eurokoa (BEZik gabe) izan behar du, gutxienez.

Gaitasun tekniko edo profesionala:

Betekizuna(k): aurreko bost urteetatik (2012-2016) lan gehien egin duten urtean kontratu honen xedearen antzeko lanak egin izana (hau da, orientazio edo aholkularitza zerbitzuak biktimen erreparaziorako eta justizia konponarazlea gauzatzeko), gutxienez 500.000,00 euroko zenbatekoa zutenak.

c) Bestelako betebehar batzuk: enpresa esleipendunaren betebeharra da familia-jurisdikzioaren arloan arituko diren langileek Bitartekarien Erregistroan egindako inskripzioaren ziurtagiria aurkeztea, beti ere kontratua formalizatu baino lehen.

d) Erreserbatutako kontratua. Ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 14ko 13:00ak.

b) Aurkezpen-modua: Europako Kontratazio Agiri Bakarra (EKAB).

c) Aurkezteko tokia: Zerbitzu Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea, 1, Lakua 1, F solairuartea.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: bi (2) hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: bai.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: bai.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko urtarrilaren 8ko 12:00ak.

b) Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2018ko urtarrilaren 12ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk:

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko azaroaren 3a.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN IGNACIO URRESOLA ARECHABALA.


Azterketa dokumentala