Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
5465

IRAGARKIA, ikus-entzunezko edukiak ekoizteko eta ekitaldiak zuzenean emateko zerbitzuaren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: 01LHK/01S/2018).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: 01LHK/01S/2018.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzu kontratua.

b) Helburua: ikus-entzunezko edukiak ekoiztea eta ekitaldiak zuzenean ematea.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Burutzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, 2018ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 192.975,21 euro; BEZa (% 21): 40.524,79 euro. Guztira: 233.500 euro.

5.– Bermeak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Webgunea: www.contratacion.euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko ipinitako azken eguna.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak.

a) Formulen bitartez baloratuko diren irizpideak: 51 puntu gehienez ere.

b) Balio-judizioen bidez baloratuko direnak: 49 puntu gehienez ere:

– Lantaldeen antolaketa eta koordinaketa: 24 puntu gehienez ere.

– Bideo-berrien kalitatea eta ikus-entzunezko eta dokumental estilo-gidaren proposamena: 20 puntu gehienez ere.

– Lizitatzaileak proposatutako hobekuntzak: 5 puntu gehienez ere.

9.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 11, 11:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

C gutun-azalak irekitzea: 2017ko abenduaren 20a, 12:00etan.

B gutun-azalak irekitzea: 2017ko abenduaren 29a, 12:00etan.

a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01007.

11.– Bestelako argibideak: ez.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: www.contratacion.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala