Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5461

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 327/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Epaia jakinaraztea: Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 327/2016 auzia.

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko urriaren hamaika. Nik, Penelope MBA Carcedo andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

Jakinarazten dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 327/2016 prozedura izapidetu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2017ko martxoaren 1ean. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Williams Medina Paniagua jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ebazpen hau ematen dut, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela auzi-ihesean den demandatuak.

Getxo (Bizkaia), 2017ko urriaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala