Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5460

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, komikiak, nobela grafikoak edo irudidun liburuak sortzeko 2017ko ekitaldiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 7ko Aginduaren bidez (2017ko irailaren 11ko EHAA, 173. zk.), literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak mateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 9. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzordeak prestatu eta igorriko dizkit diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horien osaera –ondoren azaltzen dena- argitaratzea:

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Koldobika Azpitarte Orroño.

– Maite Mutuberria Larrayoz.

– Juan Manuel Díaz de Guereñu Ruiz de Azua.

– Enrique Martínez-Inchausti Portu.

– Maite Gurrutxaga Otamendi.

Batzorde horren idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala