Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5459

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko maiatzaren 3ko Aginduaren babesean aurkeztutako dantza jardueretarako diru-laguntza eskabideen gainean hartutako erabakiaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2017ko maiatzaren 16an argitaratu zen EHAAn 2017ko maiatzaren 3ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

2.– Aipaturiko aginduaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, deialdian aurreikusitako diru-laguntzen ebazpena prozeduran interesdun diren guztiei jakinaraziko zaie eta horren erreferentzia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da guztiek jakin dezaten.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindu honen eranskinean azaltzen den bezala, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko maiatzaren 3ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala