Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5454

EBAZPENA, 2017ko urriaren 31koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, laguntzak ezarri ziren nekazaritzako, basogintzako, arrantzako, elikagaietako eta landa-garapeneko arloetan finantza-laguntza emateko programaren esparruan (Sendotu programa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren bidez, deialdia egiten zen nekazaritzako, basogintzako, arrantzako, elikagaietako eta landa-garapeneko arloetako finantza-laguntza emateko programaren esparruko laguntzetarako («Sendotu programa»). Agindu hori Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko azaroaren 11ko Aginduak aldatu zuen.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak dagozkien onuradunei jakinarazi ondoren, zuzendari eskudunaren ebazpen bat EHAAn argitaratuz jakinaraziko da aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzak jasoko dituztenen zerrenda, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak jaso dituztenen zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena. Agindu horren bidez, laguntzak ezarri ziren nekazaritzako, basogintzako, arrantzako, elikagaietako eta landa-garapeneko arloetan finantza-laguntza emateko programaren esparruan (Sendotu programa).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala