Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5453

EBAZPENA, 2017ko urriaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien elkarteei eta horien batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2016an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena.

Urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazarien elkarteei eta horien batasunei ematekoak diren diru-laguntzak ezartzen ditu.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko abuztuaren 31ko agindu bidez, urtarrilaren 20ko 13/2004 dekretu horretan araututako laguntzen deialdia egin zen 2016. urterako.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi zuen), eta, ebazpenak banan-banan jakinarazi behar badira ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira agindu horren babespean emandako diru-laguntzen kopuru osoa eta onuradunen zerrenda.

Hori guztia dela eta, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien elkarteei eta horien batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2016an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea. Honekin batera ebazpenaren eranskina doa.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

ERANSKINA
Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien elkarteei eta horien batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004 Dekretuaren esparruan 2016ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda.
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala