Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2017ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5450

AGINDUA, 2017ko azaroaren 7koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko irailaren 19ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko irailaren 28ko EHAA), hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010, dotazioa: 57; destino-osagarriaren maila: 18, berariazko osagarria: VI -A) bete gabe uztea.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 7a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala