
217. zk., 2017ko azaroaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5447
IRAGARKIA, zehapen-espediente baten ebazpena jakinarazteko dena, Uraren Legea ustez hausteagatik.
Aipatutako akordioa zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. Artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia (Orio kalea 1-3 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.
Izapidatzailea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.
RSS