Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5425

IRAGARKIA, interesdunei Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko urriaren 4ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 197/2017 epaia betearaztea xedatzen da. Donostiako (Gipuzkoa) Arte Ederren jauregia Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian monumentu-kategoriako kultura-ondasun gisa inskribatzearen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenarekin lotuta eman zuen auzitegiak aipatutako epaia.

Aipatutako agindua interesdunei jakinarazten saiatu arren, ezin izan da jakinarazpena gauzatu hemen ezarritakoaren arabera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikulua.

Ondorioz, segidan aipatzen diren interesdunei jakinarazten zaie Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko urriaren 4ko Agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 197/2017 epaia betearaztea xedatzen baita. Donostiako (Gipuzkoa) Arte Ederren jauregia Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian monumentu-kategoriako kultura-ondasun gisa inskribatzearen aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenarekin lotuta eman zuen auzitegiak aipatutako epaia.

Aipatutako interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 10a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

MIKEL AIZPURU MURUA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala