Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5424

IRAGARKIA, administrazioarekiko 1268/2017 auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Patxi Jauregui Larrañagak eta Ander Fernandez De Landak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dute, zeina 1268/2017 prozedura arruntean bideratzen ari baita; auzi-errekurtso hori Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko irailaren 6ko Aginduaren aurka aurkeztu dute. Agindu horrek ezezten du Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren 2017ko urtarrilaren 10eko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpenak Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren hauteskunde-prozesuaren esku-hartzea egiten du.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritako betez.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 2a.

Zerbitzu zuzendaria,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala