Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5419

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, «Katenariaren konpentsazioa Elgoibar-Mendaro zatian» kontratua esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obra.

b) Xedearen deskribapena: katenariaren konpentsazioa Elgoibar-Mendaro zatian.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2017ko martxoaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 44. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: milioi bat laurogeita lau mila bederatziehun eta hirurogeita hamazazpi euro eta laurogeita hamar zentimo (1.084.977,90), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2017ko ekainaren 21a.

b) Esleipenduna: COMSA Instalaciones y Sistemas Industriales, SLU.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: seiehun eta bost mila laurehun eta hogeita bi euro eta hemeretzi zentimo (605.422,19), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: lau (4) hilabete.

Bilbao, 2017ko urriaren 30a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala