Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
5418

IRAGARKIA, zeinaren bidez aldatzen baita beste iragarki hau: Iragarkia, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako larrialdiei eta suteak itzaltzeari buruzko prestakuntza-programa emateko zerbitzuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 22/18).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak atzeman dira iragarki honetan: Iragarkia, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarako larrialdiei eta suteak itzaltzeari buruzko prestakuntza-programa emateko zerbitzuaren lizitazioari buruzkoa (espedientea: 22/18). Iragarki hori 2017ko urriaren 25eko EHAAn (204. zenbakian) argitaratu zen. Jarraian, zuzendu egiten dira atzemandako hutsak:

2017/5138 (3/2) orrialdean, 8. apartatuan (esleitzeko irizpideak), honela dio:

1) Formulak aplikatuz, automatikoki ebaluatzen diren irizpideak: % 100 (100 puntu)

a) Eskaintza ekonomikoa: Preziorik txikiena (% 95), 95 puntu formula hau aplikatuz:

Batez besteko prezio haztatua prestakuntza-programa osorako: irizpide hori baloratzeko kontuan hartuko dira lizitatzaileek ikastaro bakoitzerako egindako eskaintzak, prestakuntza-programa osoan horietako bakoitzak duen garrantzi ekonomikoa haztatuta, oinarri teknikoen pleguan jasotako taularen arabera. Horrela, haztatutako batezbesteko ekonomikoena eskaintzen duen lizitatzaileari emango zaio gehieneko puntuazioa (95 puntu), eta gainerakoei, berriz, puntuazio alderantziz proportzionala emango zaie.

Haztatutako batezbestekoa kalkulatzeko, honako formula hau erabiliko da: Lizitatzailearen batez beteko prezio haztatua = Honakoen batukaria (ikastaro bakoitzerako eskainitako prezioak * ikastaro bakoitzari dagokion intzidentzia ekonomikoaren portzentajea) / ikastaro bakoitzari dagokion intzidentzia ekonomikoaren portzentajeen batukaria.

Lizitatzaile bakoitzak lortutako batez besteko haztatuari honako formula hau aplikatuko zaio puntuazio proportzionala eskuratzeko: Lizitatzailearen puntuazioa = batez besteko prezio haztaturik onena / lizitatzailearen batez beteko prezio haztatua * 95.

b) Prestatzaileak/ikasleak ratioa: 5 puntu.

Formula: Puntuazioa = Lizitatzailearen eskaintza / Eskaintzarik onena (prestatzaile/ikasle batez besteko ratiorik handiena) x 5

Ikastaro guztietan prestatzaile/ikasle batez besteko ratio handiena eskaintzen duen lizitatzaileak gehieneko puntuazioa lortuko du (5 puntu), eta gainerakoek, berriz, puntuazio alderantziz proportzionala, formula aplikatutakoan lortzen den emaitzaren arabera. Balorazioa egingo da programan sartutako prestakuntza-ekintzen ratioak gehituta eta horien batez besteko aritmetikoa kalkulatuta. Horretarako, lizitatzaileek ikastaro bakoitzeko prestatzaile kopuru bat eskaini beharko dute, preskripzio teknikoen pleguaren eranskineko fitxa teknikoetan zehaztutako ikastaro bakoitzeko ikasleen gehieneko kopurua kontuan izanda.

Baina honela esan behar du:

Eskaintza ekonomikoa (preziorik txikiena): 100 puntu.

Prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra. Oinarri teknikoen pleguko 2. puntuko zerrendan jasotako item bakoitzeko prezio unitarioak eskainiko dituzte lizitatzaileek; eta modu baliozkoan eskainitako prezio guztiak batuz hautatuko da eskaintza ekonomiko onena. Item bakoitzerako ezarritako gehieneko prezioa errespetatzen ez duten eskaintzak baztertu egingo dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 31.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.


Azterketa dokumentala