Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5416

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 3688/2017 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) espetxe-zaintzako epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 3688/2017 espedientea bideratu da Bizkaiko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuan preso izandako Alina Petronela Mandachi-ri baldintzapeko askatasuna errebokatzeko. Alina Petronela Mandachi Errumanian jaio zen 1988-01-23an, 13642651 NAN zenbakia du, eta Vito-ren eta Liliana-ren alaba da. Azken helbidea: Juan Kaltzada kalea 83, 3C - Gernika-Lumo (Bizkaia). Gaur egun ez dakigu non den. Horren espedientean, autoa eman da 2017-09-18an, eta xedapen-zatiak hau dio, hitzez hitz: «Deklaratu egiten da Alina Petronela Mandachi-k 25,5 egun bete gabe dituela, gizartearentzat lan egiteko ezarri zitzaion 32 eguneko zigorretik. Zigor hori Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegian bideratutako 2520-15-S betearazpenean ezarri zitzaion. Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Alina Petronela Mandachi, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), 2017ko urriaren 9an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala