Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
5406

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko irailaren 30ekoa, Lan Harremanen Kontseiluko lehendakariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lan Harremanen Kontseiluko lanpostu huts bat –lan-harremanetako teknikariarena– izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira Lan Harremanen Kontseiluko lehendakariaren 2017ko irailaren 30eko Ebazpenean, zeinaren bidez argitara eman baitzen Lan Harremanen Kontseiluko lanpostu bat –lan-harremanetako teknikariarena– izendapen askeko sistemaz betetzeko deialdia (2017ko urriaren 4ko EHAA, 190. zk.). Jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

Eranskinean, 2017/4752 (3/3) orrialdean,

honako hau dio:

«Kodea: 520202»

baina hau esan behar du:

«Kodea: 510301».


Azterketa dokumentala