Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5402

AGINDUA, 2017ko urriaren 26koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko irailaren 4ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko irailaren 13ko EHAA, 175. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kabinetearen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanposturako (520010 kodea, 196 dotazioa) deialdia.

Bigarrena.– Agindu honek eragina izango du 2017ko urriaren 26tik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 26a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala