
216. zk., 2017ko azaroaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN HARREMANEN KONTSEILUA
5401
HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko irailaren 30ekoa, Lan Harremanen Kontseiluko buruarena; horren bidez, Lucía Cepeda Gómezek izendapen askeko sistemaren bidez hornitutako lan-harremanetako teknikariaren lanpostua utzi beharra xedatzen da».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak atzeman dira Lan Harremanen Kontseiluko buruaren 2017ko irailaren 30eko Ebazpenean, zeinaren bidez Lucía Cepeda Gómezek izendapen askeko sistemaren bidez hornitutako lan-harremanetako teknikariaren lanpostua utzi beharra xedatzen baita (2017ko urriaren 4ko EHAA, 190. zk.). Hori dela eta, zuzendu egiten dira hutsok:
2017/4750 (1/1) orrialdean, ebazpen-zatian,
honako hau dio:
«(lanpostuaren kodea: 520202)».
baina hau esan behar du:
«(lanpostuaren kodea: 510301, 2. dotazioa)».
RSS