Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2017ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

RESIDENCIAL UGAO, S.COOP.
5374

IRAGARKIA, Residencial Ugao S. Coop. sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

2017Ko urriaren 19ko 18:20an, bigarren deialdian, likidazioan den Residencial Ugao S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ezohiko batzar orokorra egin zen, Ugao-Miraballesko Jane Jauregian. Kooperatiba osatzen duten 38 bazkideetatik 24 agertu ziren batzarrera, eta, han, honako erabaki hauek hartu ziren aho batez:

«Residencial Ugao S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea eta likidatzea».

«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta Ibai Aranguren Bizkarguenaga jauna izendatzea kooperatibako likidatzaile bakarra, sozietatearen estatutuetako 44. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak ezarritakoaren arabera».

«Aho batez onartzea 2017-09-28an itxitako hasierako likidazio-balantzea».

«Likidazioan dagoen Residencial Ugao S. Coop. sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea aho batez onartzea».

«Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera egina. Hona hemen zer egingo den:

«Residencial Ugao S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondasunak –58.818,10 euro– ordaintzea, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoari jarraituz».

«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».

Ezohiko Batzar Orokorrak izaera unibertsala izan zuen eta hango akta batzarraren amaieran onartu zen, eta likidatzaile bakarrak izenpetu zuen egun horretan bertan, 18:45ean.

Hartutako erabakiei buruzko agiriak interesdunen eskura daude batzarra egin zen lokalean.

Ugao-Miraballes, 2017ko urriaren 19a.

Kargua uzten duen idazkaria eta likidatzaile bakarra,

IBAI ARANGUREN BIZKARGUENAGA.


Azterketa dokumentala