Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2017ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIZARTE HEZITZAILEEN EUSKADIKO ELKARGOA
5371

IRAGARKIA, Colegio de Educadoras y Educadores Sociales del País Vasco-Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoaren estatutu sozialak aldatzeari buruzkoa.

Profesionalen Elkargoei eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38.2 artikuluaren arabera, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoaren Gobernu Batzordeak estatutuen aldaketa hilabetez jendaurrean jartzea erabaki du, hain zuzen ere elkargokideek elkargoko estatutuak aldatzeko proposamenari zuzenketak aurkeztu ahal izateko.

Interesdunek eskuragarri dute aldaketa horien testu osoa elkargoaren webgunean (www.ceespv.org) zein elkargoaren egoitzan (Luzarra 14-16, 4.a, 2. bulegoa, 48014 Bilbao).

Bilbao, 2017ko urriaren 20a.

Presidentea,

TAMARA HERNANDEZ JAYO.


Azterketa dokumentala