Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2017ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AMURRIOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5366

EDIKTUA, 84/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Amurrioko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Araba), 84/2016 prozedura arrunta bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Laboral Kutxak eskatuta, Okoegur, S.L.U.ren aurka. Prozedura horren gainean, epaia eta auto argigarria eman dira. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

48/2017 EPAIA

Epailea: Arrate Romaneli Martinez andrea.

Lekua: Amurrio (Araba).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko ekainaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Laboral Kutxa.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Maria Soledad Jacinta Buron Morilla.

Alderdi demandatua: Okoegur, S.L.U.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea eta kontratua suntsiaraztea.

EPAITZA

1.– Baiesten dut Burón prokuradoreak Laboral Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda.

2.– Suntsitutzat deklaratzen dut 2015eko apirilaren 7an Laboral Kutxaren eta Okoegur, S.L.U.ren artean egindako finantza-errentamenduaren kontratua.

3.– Demandatuari ezarritako kondena:

– Laboral Kutxari Mercedes Benz kamioia itzuli beharko dio (modeloa: Actros 1851; bastidore zk.: WDB9634031L950901).

– Zigor bat ordaindu beharko du, ondasuna itzuli behar zuen egunetik, hau da, 2016ko martxoaren 17tik, ondasuna Laboral Kutxari benetan itzuli dion egunera arte igarotako hilabeteko edo hilabete-zati bakoitzeko. Isunaren zenbatekoa epemugatutako kontratuaren azken kuotaren bestekoa izango da, zeharkako zerga kenduta.

– Laboral Kutxari zenbateko hauek ordaindu beharko dizkio: 16.731,08 euro, eta demandaren egunetik aurrera sortutako legezko interesak, ebazpen honen egunetik bi puntu gehituta.

Kostuak berariaz ezartzen dira.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (000). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

AUTOA

Epailea: Arrate Romaneli Martinez andrea.

Lekua: Amurrio (Araba).

Eguna: bi mila eta hamazazpiko uztailaren hamarra.

Soledad Burón Morilla prokuradoreak aurkeztutako aurreko idazkia batu bekie dagozkion autoei.

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2017-06-12an emandako 48/17 epaia zuzentzea erabaki da, jarraian adierazten den moduan:

«Lehenengoa.– 2016ko irailaren 2an, Burón prokuradoreak Laboral Kutxaren izenean eta ordez judizio arrunteko demanda aurkeztu zuen Okoegur, S.L.U.ren aurka. Horren berri jakinarazi zitzaion alderdi demandatuari.

EPAITZA

1.– Baiesten dut Burón prokuradoreak Laboral Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda.»

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

«Lehenengoa.– 2016ko irailaren 2an, Burón prokuradoreak Laboral Kutxaren izenean eta ordez judizio arrunteko demanda aurkeztu zuen Okoegur, S.L.U.ren aurka. Horren berri jakinarazi zitzaion alderdi demandatuari.

EPAITZA

1.– Baiesten dut Burón prokuradoreak Laboral Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda.»

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Jakinarazi bekio ebazpen hau demandatuari, bulego judizial honetako iragarki-taulan argitaratutako ediktu bidez.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Okoegur, S.L.U. demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Amurrion (Araba), bi mila eta hamazazpiko urriaren hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala