Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2017ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5362

EBAZPENA, 2017ko urriaren 24koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, honako linea hau onura publikokoa dela deklaratzen da: «Abanto-Santurtzi 1 eta 2» ZB 30 kV-ko airetiko eta lurretiko linea elektrikoa, Santurtzi Taren eta 2300. eta 9028. euskarrien artean; halaber, linea hau aldatzea onartzen da: «Santurtzi-Zierbana 1 Zirkuitua», 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoaren aldaketa, 901. euskarrien eta 903.aren artean, Santurtziko udalerrian.

Erref.: L-6450, L-5816 GHC/TLE.

Esp.: 48-AT-H-2017-01

AURREKARIAK

1.– 2017ko urtarrilaren 27an, Iberdrola Distribución Electrica, S.A.U. enpresak (helbidea: San Adrián hiribidea 48, Bilbo) eskatu zuen ezen, gorago zehaztutako lineari onura publikoaren deklarazioa eman zekiola, ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen, Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (2000-12-27ko BOE), Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2017ko otsailaren 10eko BAOn, 2017ko otsailaren 13ko EHAAn eta 2017ko otsailaren 10eko El Correo egunkarian, hain justu ere enpresa horren ustez, nahitaez desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera.

3.– 2017ko otsailaren 2an ofizio bat helarazi zitzaion Santurtziko Udalari, eskatutako jarduerari buruzko iragarkia udaletxeko iragarki-oholean erakuts zezan. Halaber, honako erakunde hauei eskatu zitzaien txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten ala ez instalazioa onura publikokotzat deklaratzea: udal horri, Naturgasi, Petronorri eta Red Eléctrica Españolari. Naturgasi berriz egin zitzaion eskaera 2017ko maiatzaren 23an.

4.– Horretarako ezarritako informazio publikoaren aldian, Santurtziko Udalak ez du ikusi proiektua egiteko eragozpenik.

Red Eléctrica de Españak eta Petronor-ek alegazioak aurkeztu zituzten. Jarraian, labur azaltzen dira:

Petronorrek adierazi du 2301. eta 2300. euskarrien artean proiektatu den trazatu berria oliobideko balbula-kameraren gainetik hegan doala, eta horrela, eragin handiagoa duela. Instalazioetako beheko eroaleen garaiera librea kontuan har dadila adierazi du.

Horrez gain, oliobidearen gainetik makinak igarotzeko aurreikusi diren «behin-behineko sarbideei» dagokienez, azaldu du proiektua gauzatzen den bitartean behar besteko aurrerapenarekin komunikatu beharko dituela, Petronorren baimena lortu nahi bada.

Red Eléctrica de Españak gurutzatzeei buruz adierazi du dauden datuen arabera arauzkoak izango liratekeela. Dena den, eraikuntza-lanak amaitzen direnean beharrezkoak diren egiaztapenak egin beharko dira, arauak betetzen direla bermatze aldera.

5.– Ukituta dauden erakundeen alegazioak eta baldintzak helarazi zaizkio Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUri, eta Iberdrolak erantzuna eman die; bakoitzari erantzun bat eman dio eta erantzun guztiak espedientean jaso dira. Labur, honako hauek dira erantzunak:

Petronor: azaldu dio kontuan hartu dela Petronorren oliobideko balbula-kamera dagoela, gero eroaleek balbula-kamera horrekiko duten garaiera librea kalkulatzerakoan; lanak hasi baino lehen, behar besteko aurrerapenarekin, jakinaraziko zaio Petronorri.

Red Eléctrica de España: zuzendu dira proiektuan 9029. eta 9028. euskarrien arteko gurutzatzean dagoen tarteari buruzko datuak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: 24/2013 Legea, azaroaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa; 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituena; 282/2002 Dekretua, abenduaren 3koa, Eusko Jaurlaritzarena, eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena..

2.– Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak onura publikoaren deklarazioa ematen die energia elektrikoa banatzeko instalazioei, horiek instalatzeko behar diren ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea egiteko eta bide-zorra ezarri eta erabiltzeko, eta deklarazio horrek berez dakar ondasun eta eskubide horien okupazioa eta presaz okupatu beharra, lege horren 56. artikuluaren eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako.

3.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2017ko urriaren 23ko txostena aztertu da.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria da eskabide hau ebazteko eskuduna, hala ezartzen baita Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2006ko abenduaren 4ko Aginduaren 2. artikuluan (2006-12-26ko EHAA). Artikulu hori loturik dago Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 24. artikuluarekin. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUri baimena ematen zaio, eta honako proiektu hau onartzen da: «Abanto-Santurtzi 1 eta 2» lineen aldaketa, eroalean sekzioa handitzeko, eragiten zaien euskarriak ordezteko eta «Santurtzi-Zierbena 1 zirkuitua» linea aldatzeko aurreko biekin gurutzatzen den tokian.

2.– Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea, eta deklarazioak, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, presaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriaz, eta baldintza orokor hauekin ematen da ebazpen hau:

a) Ion Gonzalez del Hoyo industria-ingeniariak 2016ko abenduaren 28an sinatu zuen aipatutako proiektuaren arabera egin beharko dira obrak.

b) Martxan jartzeko epea ez da bi urtekoa baino luzeagoa izango, titularrari ebazpen hau jakinarazten zaion egunetik aurrera.

c) Obrak amaitzean, instalazioen jabeak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abiarazte-akta egite aldera.

d) Udal, probintzia eta besteren baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da baimen hau, eta eskatzailea ez du baimen edo lizentzia horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe ematen da baimena, eta jabetza-eskubidea salbu utziz.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke zerbitzu-zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Bilbao, 2017ko urriaren 24a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala