Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2017ko azaroaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5356

1283/2017 EBAZPENA, urriaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateko pertsonal fakultatiboen (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko Hautaketa-prozesuko batzordea izendatzen duena.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2017ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 137. zk., uztailaren 19koa), Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateko pertsonal fakultatiboen (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egiten da.

Aipatutako ebazpenaren 6. atalean ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketa Batzordea.

Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko Irakaskuntza Unitateko pertsonal fakultatiboen (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruaren eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko Hautaketa-prozesuko batzordea izendatzea; hona hemen nork osatuko duen:

Batzordeburua: Edurne Omaetxebarria Legarra.

1. mahaikidea: Ana Gorroñogoitia Iturbe.

2. mahaikidea: Concepción Solanas Guerrero.

3. mahaikidea: Marcelo Calabozo Raluy.

4. mahaikidea: Sebastián Martín Moreno.

Idazkaria: Belén García Sobrón.

Bigarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala