Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2017ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5352

HUTS-ZUZENKETA, entzunaldiaren izapidearen jakinarazpen-iragarkiarena.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Mota horretako akatsak ikusi dira entzunaldiaren izapidearen jakinarazpen-iragarkian, 2017ko irailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 184. zenbakia, eta 2017ko irailaren 28ko Estatuko Aldizkari Ofizialeko Ohar Taula bakarrean, 234. zenbakia (ID: N1700607717) argitaratua. Honen zuzenketa egiten da:

EHAAren 2017/4615 (8/1) orrialdean, eta Ohar Taula Bakarraren 1. orrialdean,

Hau esaten den tokian:

«Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezken dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua, 20015 Donostia».

Hau esan behar du:

«Espedienteak Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezken dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Urkixo zumarkalea 36, 7. Solairua 48011 Bilbo».


Azterketa dokumentala