Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2017ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5350

IRAGARKIA, zeinaren bidez dei egiten baitzaie Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian bideratutako 2968/2017 prozedura laburtuan interesa duten pertsonei.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

Ruben Díaz Beltrán jaunak jarritako 2968/2017 prozedura laburtua, Segurtasuneko sailburuaren Aginduaren aurkakoa, zeinaren bidez ezesten baita Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2011ko apirilaren 4ko Ebazpenaren deuseztapen-eskaera. Ebazpen horrek iragarri zuen noiz argitaratu zen 2011ko martxoaren 28ko ebazpena Euskal Herriko Poliziaren Akademiako iragarki-oholean, ebazpen haren bidez izendatzen baitziren Ertzaintzako zenbait funtzionario, Ikuskapen eskalako herritarren segurtasuneko ofizialondoko kategoriarekin.

Espediente-zenbakia: AAP 972/2017-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua betez, prozeduran interesa duten pertsonei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko urriaren 26a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala