Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2017ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5343

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 101/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 101/2017 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Anderson Villafaña Rosariok eskatuta hasi da, Francis Flores Acostaren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

106/2017 EPAIA

Eibar, bi mila eta hamazazpiko urriaren bederatzia.

Nik, Gonzalo Martín Vázquez-ek, magistratu titularra naizen aldetik, ikusi dut adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 101/2017 prozedura hau. Alderdi demandatzaile gisa, Carlos Moreno Ortueta epaitegietako prokuradoreak jardun du, Anderson Villafaña Rosarioren izenean eta ordez; alderdi demandatua, berriz, Francis Flores Acosta da (auzi-ihesean dago).

XEDAPENAK

Osorik baiesten dut Carlos Moreno Ortueta prokuradoreak Anderson Villafaña Rosarioren jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako dibortzio-demanda, Francis Flores Acosta andrearen aurkakoa. Horrenbestez, neurri hauek hartzen ditut:

Alderdien arteko dibortzioa erabakitzen da, ezkontza desegiteak dakartzan legezko ondorio guztiekin: bertan behera gelditzen da elkarbizitzaren presuntzioa, eta alderdiei baimena ematen zaie bizileku ezberdinetan bizitzeko; errekobatu egiten dira biek elkarri emandako adostasunak eta ahalak; bertan behera gelditzen da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasunak lotzeko duen aukera; desegin egiten da irabazpidezko sozietatea, baldin eta araubide hori indarrean izan bada, eta, hemendik aurrera, araubide ekonomikoa ondasunen erabateko banaketa izango da.

Ez da erabakirik hartzen prozesu-kostuen gainean.

Epai hau irmoa egin ostean, bidal bekio horren testigantza Erregistro Zibilari, auzilarien ezkontza-aktan orri-bazterreko oharra egin dezan.

Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta aditzera eman bekie ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago Botere Judizialari buruzko 1/2009 LOko 15. xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).

Horrela, bada, epai honen bidez, eta Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako magistratu titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Eta Francis Flores Acosta demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan, idazki hau ematen eta sinatzen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko urriaren bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala