Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2017ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5342

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 632/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 632/2017 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: F.S.A.M.

Abokatua: Ainhoa Eguia Irazola.

Prokuradorea: Aitor Suárez Fernández.

Demandatua: Said Mohamed Aomar.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak hartzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-09-27an. Hona hemen epaitza:

Partez baiesten dut F.S.A.M. andreak Said Mohamed Aomar jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, alderdiek XXXXX adingabeko alabarekin izango dituzten harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

Amak izango du alaba adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, bi gurasoena izango da. Gainera, bisita-erregimen hau ezartzen dut:

Bi astebururik behin, ostiraletan umea ikastetxetik irteten denetik hasi eta igandeko 19:00etara, ordu horretan adingabea amaren etxera eramango baita.

Gabonetako oporraldia bi zatitan banatuko da: lehena, eskola-oporrak hasi eta biharamunetik abenduaren 31ko 17:00etara. Bigarrena, berriz, azken egun horretan hasi, eta ikasturtea hasten den egunaren bezperan bukatuko da. Gurasoek txandaka hartuko dituzte bi aldi horiek, eta, akordiorik ez badago, amak urte bakoitietan aukeratuko du, eta aitak bikoitietan.

Aste Santua bi zati berdinetan banatuko da, oporraldiaren iraupenaren arabera, eta adingabeak, txandaka, aitarekin emango du oporraldiaren erdia, eta amarekin beste erdia. Bi zatiak hautatzeko adostasunik ez badago, amak aukeratuko du urte bakoitietan, eta aitak, berriz, bikoitietan.

Udako oporrak, hau da, uztail eta abuztukoak, lau hamabostalditan banatuko dira, eta, horietatik, bi emango ditu aitarekin, eta beste biak amarekin. Hamabostaldi horiek ez dira jarraiak izango, hau da: aitarekin 15 egun igaro ondoren, hurrengo hamabostaldia amarekin emango du. Ekain eta iraileko eskolarik gabeko aldiak ere txandaka banatuko dira bi gurasoen artean.

Hautatzeko orduan adostasunik ez badago, amak aukeratuko du urte bakoitietan, eta aitak bikoitietan. Adingabea familia-etxebizitzan hartu eta utziko du aitak, 20:00etan.

B) Alabaren aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen da, hileko 100 eurokoa, eta zaintza ez duen gurasoak ordaindu beharko du, hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan. Pentsioa urtero eguneratuko da Estatistika Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera; zenbaketa hasteko oinarritzat ebazpen honen eguna hartuko da.

C) Adingabeko semearen ezohiko gastuak –ebazpen honetako oinarri juridikoan zehaztu bezala–, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Guztiarekin ere, presakoak ez diren ezohiko gastuak guraso biek baimendu beharko dituzte. Dena dela, gastua beste parteari behar bezala jakinarazten zaionetik –gastuaren berri emanez, beharrezkoa dela adieraziz, zenbatekoa adieraziz eta dagozkion agiriekin batera– 10 egun igaro eta objekzio berariazkorik egiten ez bada, ulertuko da onartzen duela. Era berean, ez da berariazko erabakirik hartzen auzialdi honetan sortutako kostuen gainean.

Said Mohamed Aomar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2017ko urriaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala