Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2017ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5335

AGINDUA, 2017ko urriaren 18koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko irailaren 4ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko irailaren 13ko EHAA, 175. zk.), honako hau.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Lan eta Justizia Saileko Bulego Judizial eta Fiskala Modernizatzeko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanposturako deialdia (kodea: 520010; 197. dotazioa).

Bigarrena.– Agindua honek 2017ko urriaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 18a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala