Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2017ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
5334

AGINDUA, 2017ko urriaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Hezkuntzako sailburuaren 2017ko irailaren 7ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko irailaren 14ko EHAA), hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010, dotazioa: 198; destino-osagarriaren maila: 18, berariazko osagarria: VI-A) bete gabe uztea.

Bigarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala