Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2017ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5332

EBAZPENA, 2017ko urriaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Jon González Sánchez jaunak gainditu egin duela 2017ko maiatzaren 24ko Ebazpenak (2017ko ekainaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Aljebra» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebazten du Jon González Sánchez jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkor gisa kontrata dadila: NAN zk.: 78899208P; kodea: IDPTCL1 – D00127 – 2; jakintza arloa: aljebra. Saila: Matematika. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: Ez-elebiduna. Arduraldia: Osoa. Ikertzaile profila: «Egitura aljebraikoak».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko urriaren 23a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena; 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala