Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2017ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARRIGORRIAGAKO UDALA
5298

IRAGARKIA, Arrigorriagako Udalaren 2017. urteko lan-eskaintza publikoaren onespena zuzentzeko dekretua.

Alkatetzaren 2017ko abuztuaren 21eko Dekretuaren bitartez xedatu zen Arrigorriagako Udalaren 2017. urteko lan-eskaintza publikoa onestea, jarraian deskribatzen diren eta aurrekontuko zuzkidura duten plaza hutsei dagokiena:

Alkatetzaren 2017ko irailaren 21eko Dekretuaren bitartez xedatu da Alkatetzaren 2017ko abuztuaren 21eko Dekretua zuzentzea, 2017ko irailaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 172. zenbakian argitaratutakoa, Arrigorriagako Udalaren 2017. urteko lan-eskaintza publikoa onesten zuena eta aurrekontuko zuzkidura duten plaza hutsei dagokiena.

Zuzendutako lan-eskaintza publikoaren edukia honelaxe geratuko da:

Funtzionarioen plantilla:

(Ikus .PDF)

Lan-kontratudun langileen plantilla:

(Ikus .PDF)

Horixe jakitera ematen da, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onetsi zuen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluak ezarritakoa betez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91. artikuluari eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 22. artikuluari eta hurrengoei dagokienez.

Arrigorriaga, 2017ko irailaren 21a.

Alkatea,

ASIER ALBIZUA MANRIQUE.


Azterketa dokumentala