
210. zk., 2017ko azaroaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5293
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakiak.
Behean aipatzen den ibilgailuaren hondakin-tratamendua baimentzeko erabakia interesdunari helarazi nahi izan zaion arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen horren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake Trafikoko zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia, 2017ko urriaren 26a.
Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,
XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.
RSS