Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2017ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5285

IRAGARKIA, 2017ko urriaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Sopuerta eta Galdameseko udal-mugarteetan, 13,2kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Sopuerta TBA 2. ZTOa (Galdames)» izenekoa, eta horren adarrak.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta zenbait lege-testutan xedatutakoarekin bat etorriz –testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE), eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA), Zuhaiztietatik igarotzen diren aireko lineek bete beharreko preskripzioak ezartzen dituena–, jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribución Eléctrica, SAUk egin baitu.

Erref.: L-5965 IFT/MBR.

Esp.: 48-AT-I-2017-00030 (48-AT-H-2004-23).

– Kokalekua: Sopuerta eta Galdameseko udal-mugarteak.

– Aurrekontua: 13.576,10 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Gaur egun dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, 17.154 metroko luzeran, handik linea igarotzen baita aipatu linea, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez. Ukitu beharreko zatiak honako hauek dira: linea nagusiko Sopuerta TBAren eta 5412. euskarriaren arteko gunea eta linea nagusiko adarrak.

Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak –bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, 20 eguneko gehieneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2017ko urriaren 10a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala