Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2017ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5272

AGINDUA, 2017ko urriaren 10ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez «Orue Auzolana Fundazioa»ren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko ekainaren 29an sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean helbide sozialaren aldaketa inskribatzeko eskaera, Aitor Bediaga Escudero jaunak sinatua, «Orue Auzolana Fundazioa»ren izenean.

Bigarrena.– 2017ko abuztuaren 22ko idazkiaren bidez, atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioen Erregistroak Fundazioari, hau da, estatutuak aldatzeko Eskritura Publikoa aurkeztea, eta, 2017ko irailaren 26an, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean helbide soziala aldatzeko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua sartu zen, «Orue Auzolana Fundazioa»k emana 2017ko irailaren 18an, Carmen Velasco Ramírez Bilboko notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 815).

Eskritura publiko horretan barne hartzen da Goizane Aramburu Alonso andreak –fundazioaren idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2017ko ekainaren 22an Amorebieta-Etxanon emandako ziurtagiria, 2017ko ekainaren 22an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren helbidea aldatzea.

Aldaketaren bidez, estatutuen 5. artikulua aldatu zen, eta, orain, hau da helbidea: Juan Alzaga 2-behea, Amorebieta-Etxano.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan hala ezarrita baitago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluak; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Orue Auzolana Fundazioa»ren estatutuetako 5. artikuluan egin den aldaketa –fundazioaren Patronatuak 2017ko ekainaren 22an erabakitakoa– inskribatzeko agintzea, agindu honen data duela, 2017ko irailaren 18an Carmen Velasco Ramírez Bilboko notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 815).

Inskripziotik aitzina, fundazioaren helbidea hauxe izango da: Juan Alzaga 2-behea, Amorebieta-Etxano.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 10a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala