
210. zk., 2017ko azaroaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5268
2122/2017 EBAZPENA, irailaren 29koa, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez Alberto Loizate Totoricaguena jauna aldi baterako izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Kirurgia Orokorreko zerbitzuburu mediko, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 27ko 255/2017 Ebazpenaren bitartez, dei egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Kirurgia Orokorreko zerbitzuburu medikoaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du, aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskera-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Alberto Loizate Totoricaguena jaunak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bera izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Kirurgia Orokorreko zerbitzuburu mediko.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Alberto Loizate Totoricaguena jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko Kirurgia Orokorreko zerbitzuburu mediko izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen horrek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz; 2017ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea badago, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurto ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2017ko irailaren 29a.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.
RSS