
209. zk., 2017ko azaroaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
DB-PREVISIÓN, EPSV INDIVIDUAL ETA ZURICH PENSIONES, EPSV INDIVIDUAL
5264
IRAGARKIA, DB-Previsión, EPSV Individual eta Zurich Pensiones, EPSV Individual direlakoek bat egiteari buruzkoa, erakunde berri bat sortu denez gero.
Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren 17.6 artikuluari jarraikiz, argitara ematen da ezen DB-Previsión, EPSV Individual eta Zurich Pensiones, EPSV Individual direlakoen batzar orokorretan, 2017ko urriaren 27an eginak, onartu egin zutela DB-Previsión, EPSV Individual eta Zurich Pensiones, EPSV Individual direlakoek bat egitea, erakunde berri bat sortu denez gero. Horretarako, erakunde horien gobernu-batzordeek 2017ko urriaren 6an egin dituzten bileretan formulatutako bat-egiterako proiektu komunean ezarritako baldintzak bete dira.
Egin nahi den bat-egitea egiteko, DB-Previsión, EPSV Individual eta Zurich Pensiones, EPSV Individual direlakoekin borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde berri bat sortu behar da, DB-Zurich Previsión, EPSV Individual izena izango duena (edo organo eskudunek erabakiko duten beste edozein izen). Horretarako, DB-Previsión, EPSV Individual eta Zurich Pensiones, EPSV Individual direlakoen ondasun guztiak batera transmitituko dira erakunde berriaren alde, eta lehengo erakundeen bazkide sustatzaileak erakunde berriaren bazkide sustatzaile bihurtuko dira.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko urriaren 20a.
DB-Previsión, EPSV Individual-eko Gobernu Batzordeko lehendakaria,
FERNANDO TAPIA RUIZ.
Zurich Pensiones, EPSV Individual-eko Gobernu Batzordeko lehendakaria,
RICARDO ANDEREZ SAIZ.
RSS