Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2017ko azaroaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERANGOKO UDALA
5263

IRAGARKIA, Berangoko Sabino Arana kalea berritzeko eta hobetzeko xedez, ukitutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko, aldez aurretiko aktak egitea.

Udaleko Osoko Bilkurak, 2017ko ekainaren 27an eginiko bilkuran, Sabino Arana kalea berritzeko eta hobetzeko proiektua onartu du.

Udaleko Osoko Bilkurak, 2017ko ekainaren 27an, ukitutako ondasun eta eskubideak premiaz okupatu behar direla erabaki du.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Aurretiko aktak Udaletxean, 2017ko azaroaren 2an, egingo direla ezartzea. Interesdunak perituz eta notarioz lagunduta joan ahal izango dira, euren kontura.

Bigarrena.– Interesdun guztiak, eta ukitutako ondasunetan, edozein motatako eskubide edo interesen titularrak, edo behar bezala baimendutako ordezkariak, bertaratu beharko dira. Bertaratuek titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eraman beharko dituzte (eskritura publikoak, pribatuak, egiaztagiriak, Jabetza Erregistroko informazio-oharrak, etab.).

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, lurraldeko egunkari bitan eta Udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da.

Berango, 2017ko urriaren 13a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala