Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2017ko azaroaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5256

IRAGARKIA, Errenteriako (Gipuzkoa) Arramendin 51 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 002/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 002/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Errenteriako (Gipuzkoa) Arramendin 51 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko obra.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: Errenteria, Gipuzkoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: lau milioi hirurehun eta hirurogeita hemeretzi mila seiehun eta bost euro eta hogeita bost zentimo (4.379.605,25) gehi laurehun eta hogeita hamazazpi mila bederatziehun eta hirurogei euro eta berrogeita hamahiru zentimo (437.960,53) BEZarenak. Beraz, guztira, lau milioi zortziehun eta hamazazpi mila bostehun eta hirurogeita bost euro eta hirurogeita hemezortzi zentimo (4.817.565,78).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko irailaren 13a.

b) Esleipenduna: TECSA Empresa Constructora, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: hiru miloi laurehun eta laurogeita hamazazpi mila ehun eta hamalau euro eta laurogei zentimo (3.497.114,80), gehi hirurehun eta berrogeita bederatzi mila zazpiehun eta hamaika euro eta berrogeita zortzi zentimo (349.711,48) BEZarenak; beraz, guztira, hiru milioi zortziehun eta berrogeita sei mila zortziehun eta hogeita sei euro eta hogeita zortzi zentimo (3.846.826,28).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2017ko urriaren 23a.

b) Kontratista: TECSA Empresa Constructora, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala