Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2017ko azaroaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5255

EDIKTUA, 568/2017 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: EXE 568/2017.

Demandatzailea: Elena Ursu.

Prokuradorea: Julian Sanchez Alamillo.

Demandatua: Valeri Cristev.

Prokuradorea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

485/17 Autoa, 2017-10-05ekoa, EXE 568/2017 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Elena Ursuk eskatuta, Valeri Cristeven aurka.

Valeri Cristev demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala