Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2017ko azaroaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5254

EDIKTUA, 334/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 334/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jose Maria Ortega Martinez.

Abokatua: Jose Maria Ortega Martinez.

Prokuradorea.

Demandatua: Addellah El Kanane.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2017-07-07an. Hona hemen epaitza:

204/2017 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 7a.

Nik, Mónica Basurto Garridok, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 334/2017 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: José Maria Ortega Martinez, letraduaren laguntzarik eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: Addellah El Kanane, auzi-ihesean.

Errentak erreklamatzeari buruzkoa da auzia; Hiri Errentamenduen Legea.

EPAITZA

Baiesten dut José Maria Ortega Martinezek Addellah El Kananeren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Addellah El Kanane kondenatzen dut 206,13 euro ordaintzera.

Kostuak Addellah El Kananeri ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLren 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena. Argitalpena.– Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, eman zuen epaile berberak irakurri du. Fede ematen dut.

Addellah El Kanane demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala