
209. zk., 2017ko azaroaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5252
EDIKTUA, 209/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 209/2016 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Maria Nieves Aja Ahedo, Flora Albizu Garcia eta Ines Albizu Garcia.
Abokatua: Paula Gutierrez Benito, Paula Gutierrez Benito eta Paula Gutierrez Benito.
Prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte, Iker Legorburu Uriarte eta Iker Legorburu Uriarte.
Demandatua: Luis Saturnino Julian De Olaso y Madaria Olasoko II. markesaren jaraunspen jasogabea.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-06-22an. Hona hemen epaitza:
Osorik baiesten dut María Nieves Aja Ahedo, Flora Albizu García, Josu Albizu Aja eta Inés Albizu García jaun-andreek aurkeztutako demanda. Horrenbestez, honako hau deklaratzen dut:
María Nieves Aja Ahedo, Flora Albizu García, Josu Albizu Aja eta Inés Albizu García jabari osoko titularrak dira, heren bateko zati berdinetan, honako finka honenak: Ortuellako Urioste auzoko 65 zenbakiko finka eta han dagoen eraikina, etxebizitza-erabilera duena (gutxi gorabeherako azalera: 113,72 m2). Ipar-mendebaldera begira dago, eta mugakide ditu Urioste auzoko 15.a (ipar-mendebaldean), 63.a (iparraldean), 111.a (mendebaldean) eta 115.a (hegoaldean). Katastroan, lau finkatan dago banatuta: beheko solairua, 27,23 m2-koa (katastroko erreferentzia: U4143538Q); goiko solairua, 92,26 m2-koa –lehenengo solairuan dago– (katastroko erreferentzia: U414354OW); trastelekua, 91,54 m2-koa –goiko aldean dago– (katastroko erreferentzia: N9512178H); kanpoko garaje-plaza bat, kanpoaldean dagoena, fatxadaren aurrean, 64,31 m2 -koa (katastroko erreferentzia: U4143539B). Halaber, higiezinaren sarreraren parean, putzu bat eta baratze txiki bat daude erantsita, bertan bizi direnek erabil eta goza ditzaten.
Horrenbestez, deskribatutako finka inmatrikulatzea erabakitzen dut.
Demandatuei ezartzen zaizkie kostuak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Era berean, geroago, 2017ko irailaren 15ean, epaia argitzeko auto bat eman da, honela dioena:
AUTOA
Magistratua: Irune Fernandez Arias andrea.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko irailaren hamabosta.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Prozedura honetan, 162/17 epaia eman da, 2017ko ekainaren 22an, eta alderdiei jakinarazi zaie.
Bigarrena.– Iker Legorburu Uriarte prokuradoreak, auzi-jartzaileen ordez, idazki bat aurkeztu du aurtengo ekainaren 27an, ebazpena argitzea eskatzeko. Izan ere, haren ustez, ebazpen horretan transkripzio-akats bat dago, auzi-jartzaileei ematen baitie Ortuellako Urioste auzoko 65 zenbakiko finkaren jabaria, heren bateko zati berdinetan, baina, haien ordez, Nieves Aja Ajedo andrea eta haren seme Josu Albizu Aja jauna izan beharko lirateke heren baten titularrak, erdibana.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– BJLOren 267. artikuluak xedatzen duenez, epaimahaiek ezingo dituzte aldatu emandako ebazpenak, behin sinatuta gero, baina argi geratu ez diren kontzeptuak argitu eta akats materialak zuzendu ahal izango dituzte.
Auto eta epaietan akatsak edo omisioak badaude, eta guztiz gauzatzeko zuzendu egin behar badira, auto bidez zuzendu ahal izango dira, aurreko atalean ezarritako epe eta modu beretan.
Bigarrena.– Auzi honetan, argibideak eskatu dituen eskatzailearen alegazioak ikusita, onartu behar dira, transkripzio-akats bat baitago. Horrenbestez, epaiaren epaitza aldatu behar da, era honetan: jabari osoa eskuratu da heren bateko zati berdinetan: bat, Floraren aldekoa; beste bat, Inésen aldekoa, eta hirugarrena, Josuren eta haren ama Nievesen aldekoa –biena batera, hau da, seiren bat azken bi horietako bakoitzarentzat.
XEDAPENAK
1.– Prozedura honetan emandako epaia argitzea erabakitzen da, ebazpen honen bigarren aurrekarian adierazitako eran.
Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.
Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.
Demandatuaren, hau da, Olasoko II. markes Luis Saturnino Julian de Olaso y Madaria jaunaren, jaraunspen jasogabearen helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2017ko irailaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS