
209. zk., 2017ko azaroaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5251
EBAZPENA, 2017ko urriaren 20koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen den 2017-2018ko aldirako Euskal Kultura Ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko deialdiko laguntzen balorazio-batzordearen kideen izendapena.
Aztertuta geratu da Euskal Kultura Ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak egiteko 2017-2018 aldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abuztuaren 31ko Agindua.
Agindu horren 13. artikuluaren arabera, balorazio-batzorde horren osaera Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:
Batzordeburua:
– Mikel Xabier Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Batzordekideak:
– M.ª José Arostegi Irastorza andrea, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.
– M.ª Abdona Gil Abad, Kultura Ondarearen teknikaria.
– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen teknikaria, batzordeko idazkari-lanetan.
– Andoni Sáenz de Buruaga, unibertsitate-irakaslea (EHU) eta izen handiko ikerlaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 20a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS