
209. zk., 2017ko azaroaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5237
EBAZPENA, 2017ko urriaren 23koa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, zeinaren bitartez ebazten baita Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askearen bidez hornitzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 9/1989 Legearen 46.2.c artikulua (1989ko uztailaren 28ko EHAA, 144. zk.), eta Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askearen bidez hornitzeko deialdi publikoa iragarri zuen Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2017ko uztailaren 26koa Ebazpena (2017ko irailaren 1eko EHAA, 167. zk.) kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Maria Lourdes Muñoz Corral andrea izendatzea Lehiaren Euskal Agintaritzako idazkari nagusi (kodea: 511946; 2. dotazioa).
Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak izendapenak.
Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da administrazioarekiko auzien epaitegian bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bilbao, 2017ko urriaren 23a.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakaria,
ALBA URRESOLA CLAVERO.
RSS