Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
5235

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Vitoria-Gasteizko tranbiaren material mugikorraren mantentzea kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko tranbiaren material mugikorraren lehen eta bigarren mailaren mantentze zerbitzua.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: lau urte, bi luzapen aukerarekin, bakoitza urte batekoa.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioko gehieneko aurrekontua sei milioi eta bostehun mila eurokoa da, 6.500.000,00 euro (BEZ Kanpo). Argitalpen ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia, ustezko luzapenak eta handitzeak barne, 11.700.000,00 eurokoa da, BEZik gabe.

5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.

6.– Esleipena.

EuskoTrenbideak Ferrocarriles Vascos, S.A.U.ko Kontratazio Batzordeak, 2017ko urriaren 11ko datarekin, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles, S.A. (CAF) enpresari lizitazioa esleitzea erabaki du, guztira 6.448.062,97 euroko balio zenbatetsian (BEZ kanpo), 4 urterako. Bakarrik benetan burututako lanak fakturatuko dira, aurretiaz eskatuta eta Euskotrenek onartuta, eta eskainitako aleko prezioen eta Pleguetan batutako baldintzen arabera.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko urriaren 18a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala