Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BASAURIKO UDALA
5234

IRAGARKIA, Fleming doktorea kaleko 5. zenbakian igogailua jartzeko asmoz ondasun baten nahitaezko desjabetzea egiteari buruzkoa.

Basauriko alkateak irailaren 28ko 3075/2017 Dekretua eman du, eta bertan honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Hasiera ematea Fleming doktorea kaleko 5ean, 16. zenbakiko trastelekuaren zati bat (3 m2) eta 8. zenbakiko garaje-partzela desjabetzeko espedienteari. Biak atariko eskaileren azpian daude.

Bigarrena.– Espedientearen gizarte-xedea aitortzea, kontuan izanik aipatutako desjabetzea beharrezkoa dela, Fleming doktorea kaleko 5eko jabekide-komunitateak igogailua jartzeko obrei hasiera eman ahal izateko; badaukate jada nahitaezko udal baimena.

Hirugarrena.– Fleming doktorea kaleko 5eko 16. zenbakidun trastelekuko 3 m2-ko azalera eta 8. zenbakidun partzela okupatzeko beharra aitortzea.

Laugarrena.– Eragindako ondasunen eta eskubideen zerrenda eta haien titularren behin-behineko zerrenda egitea, hain zuzen ere, Fleming doktorea kaleko 5ean igogailua jartzeko exekuzio proiektuak aurreikusitako obrak egiteko okupatu beharrekoenak, NDLren 7. artikulua eta NDAren 16. artikulua betetzeko:

(Ikus .PDF)

Bosgarrena.– Erabaki honen jakinarazpen indibiduala egin diezaietela eragindako guztiei, eta jendaurrean jar dadila, iragarkia argitaratuta BAOn, EHAAn eta zabalkunde handienetakoa duen probintziako egunkarietako batean eta udaleko iragarki-taulan, 15 egun balioduneko epean, iragarkiaren azken argitaratze-datatik hasita, interesdunek egoki irizten dituzten alegazioak aurkez ditzaten, zerrendan egon daitezkeen okerrak zuzentzeko beharrezko datuak aurkeztu ditzaten, edo okupazioaren beharrari bai formazko, bai funtseko arrazoiengatik aurka egin diezaioten.

Seigarrena.– Alegaziorik aurkezten bada, bai okupazioaren premiari buruz, bai eragindako finken egoera material edo legezko egoerari buruz, bai okerrak zuzentzeko helburuz, horiek ebatzi eta gero, interesdunei ebazpen horien berri emango zaie, eta desjabetzeak eragindako ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, proiektuak eragindako ondasunen eta eskubideen behin-behineko zerrenda behin betiko bihurtuko da, automatikoki.

Hau guztia argitaratzen da, NDLren 7. artikulua eta NDAren 16. artikulua betetzeko, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Era berean, argitaratze honek jakinarazpenaren balioa izango du, lege beraren 59.1 artikuluan aurreikusi bezala egiterik ez badago.

Basauri, 2017ko urriaren 4a.

Alkatea,

ANDONI BUSQUET ELORRIETA.


Azterketa dokumentala