Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5233

EDIKTUA, 2017ko urriaren 19koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Izatezko Bikoteen Erregistroko zenbait espedienteri buruzko ebazpenak.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horretarako, ediktu honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Arabako Izatezko Bikoteen Erregistroko bulegoan.

Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenak jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakitun egon daitezen, eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 19a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala