Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5232

IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren zenbait ebazpen jakinarazten dituena, zeinen bidez adierazten baita ordainketa bidegabe zenbait Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharra.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpenarekin batera, honako ohartarazpen hauek ere egiten dira:

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Zuen eskura daude ebazpen horiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, jakinarazten da iragarki hau argitaratu eta hurrengo bi hileko epearen barruan egin beharko dela itzulketa. Itzulketa borondatez egiteko aldia da epe hori, eta, epe horretan ordainketarik egin ezean, premiamendu-bidea erabiliko da kobrantza egiteko.

Ordainketa Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiak Kutxabanken horretarako duen kontuan egingo da: IBAN kodea ES18 2095 0611 0510 9095 3794.

Aipatutako itzulketa egiten ez den bitartean, interesdunari ordaindu beharreko ordainketa oro kendu ahal izango dio Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak, kopuru berean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 18a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala