Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
5229

IRAGARKIA, Errenteriako (Gipuzkoa) Arramendin 51 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lanaren zuzendaritza teknikorako zerbitzuaren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 008SV/2017).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 008SV/2017.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Errenteriako (Gipuzkoa) Arramendin 51 zuzkidura-bizitoki eraikitzeko lanaren zuzendaritza teknikoa.

b) Multzotan zatitzea: ez.

c) Burutzeko lekua: Errenteriako (Gipuzkoa) Arramendi.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun eta zortzi mila berrehun eta berrogeita hamar (208.250) euro gehi berrogeita hiru mila zazpiehun eta hogeita hamabi euro eta berrogeita hamar zentimo (43.732,50) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta berrogeita hamaika mila bederatziehun eta laurogeita bi euro eta berrogeita hamar zentimo (251.982,50).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2017ko urriaren 11.

b) Esleipenduna: Aparegra 2 ABEE (Aparejo oficina técnica, S.L. – García Rodríguez Alcoba oficina de arquitectura S.L.P.).

c) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogei mila seiehun eta berrogei (120.640) euro, gehi hogeita bost mila hirurehun eta hogeita hamalau euro eta berrogei zentimo (25.334,40) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta berrogeita bost mila bederatziehun eta hirurogeita hamalau euro eta berrogei zentimo (145.974,40).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2017ko urriaren 18a.

b) Kontratista: Aparegra 2 ABEE (Aparejo oficina técnica, S.L. – García Rodríguez Alcoba oficina de arquitectura S.L.P.).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala