Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2017ko urriaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5228

EBAZPENA, 2017ko urriaren 30ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez aditzera ematen baita agortu egin direla Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-lerro iraunkorrerako funtsak; zehazki, laguntza haiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 11n Ebazpenaz onartutako deialdiaren barruan eman ziren.

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen ditu, garapenerako lankidetzaren kargurakoak, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude, zeinaren bidez, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi baitira, urgentziaz. Bestetik, ekintza humanitarioetarako proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira, eta garapena, giza eskubideak eta bakegintzaren oinarriak sustatzeko dira.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 78. zk.), garapenerako lankidetzako funtsaren kargura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko 2017ko deialdia egin zen.

Apirilaren 11ko Ebazpenaren 2. artikuluko 3. paragrafoan xedatzen denez, ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-lerro iraunkorrerako funtsak agortzea ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez. Hori kontuan harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Aditzera ematea agortu egin direla Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kargurako ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-lerro iraunkorrerako funtsak; zehazki, laguntza haiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren 2017ko apirilaren 11ko Ebazpenaz onartutako deialdiaren barruan eman ziren.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 30a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala